Neutroien Berrikuntza Zentroa Bilboko ESS egoitzaren lehen urratsa da. ESS-Bilbaoko estrategia garatzeko sortu zen, eta Bizkaiako Parke Teknologikoan (Zamudio) dago kokatuta. Zentroak ikerketa guztiak koordinatzen ditu ESS-Bilbaoren I+G ekintza programa global, nazioarteko eta koherentearen barruan, eta hori da proiektuaren funtsezko ezaugarria.
Zentroan lan egiten duten zientzialariek I+G estrategiaren barruan zehaztutako ikerketa ildoak hartzen dituzte eta munduko nazioarteko bikaintasun zentrorik garrantzitsuenekin elkarlanean aritzen dira. Era berean, ESS-Bilbaoko zientzialari taldeak lankidetza-proiektuak ditu nazioko teknologia-enpresekin, eta enpresa horiek proiektuko partner naturalak ere badira.
Zamudioko I+G zentroko zientzia-lanak eta ikerketak Bilbon egongo den ESSren egoitza osagarria hartuko duen azpiegitura zientifikoaren hasiera fasea izango dira.